Gaikako web
Herritarrentzako Osasun Eskolen Sarea 

Eskolen Sarearen webgunea sortu zenean, Osasun Sistema Nazionalaren barruan erreferentzia bilakatu nahi zen gaixoentzako, horien senideentzako eta zaintzaileentzako, haien bizilekua eta adina edozein direla ere, eta kontuan hartuta haien ezagutzak eta lehentasunak.
Osasun Sistema Nazionalaren Teknologia Sanitarioak eta Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sarea 

Osasun Sistema Nazionalaren Teknologia Sanitarioak eta Prestazioak Ebaluatzeko Agentzien Espainiako Sarea, Osasun Sistema Nazionalaren teknologia sanitarioen kalitatea, eraginkortasuna eta iraunkortasuna sustatzeko sortu zen. Webgune honek eskuragarri jartzen ditu teknologia sanitarioen ebaluazioen txostenak, jardunbide klinikoen gidak eta azterketetan oinarrituta dauden beste produktu batzuk.
Bizimodu osasungarriak 

Osasun Sistema Nazionalean osasuna eta prebentzioa sustatzeko estrategiaren ekintzak. Estrategia horren helburua informazio erabilgarria eta kalitatezkoa ematea da, herritarren beharretara egokitzen dena: Gomendioak, tresna interaktiboak, bideoak eta bestelako material eta baliabide erabilgarriak bizimodu osasungarriagoa lortzeko.
Giza Ugalketa Lagundurako Batzorde Nazionala 

Giza Ugalketa Lagundurako Batzorde Nazionala Osasun Ministerioaren kide anitzeko organoa da, iraunkorra eta aholku-emailea, eta honako xede hauek ditu: giza ugalketa lagundurako tekniken erabilerari buruz aholkatzea eta orientatzea, arlo horretako ezagutza zientifikoak eta teknikoak eguneratzen eta zabaltzen laguntzea, eta horiek egiten diren zentro eta zerbitzuen irizpide funtzionalak eta egiturazkoak lantzea.
Pazientearen segurtasuna 

Pazientearen segurtasunak, asistentzia-kalitatearen funtsezko dimentsioak, osasun-laguntzari lotutako pazienteari behar ez den kaltea murrizteko estrategiak garatzea dakar. Osasun Ministerioak Osasun Sistema Nazionalaren Pazientearen Segurtasun Estrategia garatu du, autonomia-erkidegoekin, elkarte zientifikoekin eta pazienteen elkarteekin lankidetzan.
Webgune honek estrategiaren esparruan zabaldutako jarduera guztietarako sarbidea errazten du, praktika seguruak, pazientearen segurtasun-txostenak, jardunaldi zientifikoak, SiNASP Jakinarazpen Sistema eta Pazientearen Segurtasunari, Arriskuen Kudeaketari eta Eskuen Higieneari buruzko ikastaro autogidatuen bidezko prestakuntza.